GETARIAKO KONPARTSAren emanaldia - "80ko hamarkada" -

Ost, 02/08/2019 - 11:39
Fecha: 
Asteartea, 6 Abuztua, 2019 - 23:00

2019ko KONPARTSA:

Denboraren makina prest dugu Getarian, datorren asteartean, abuztuak 6, 80ko hamarkadara itzuliko baikara.
80ko hamarkadako gaia oinarritzat hartu eta ikuskizun paregabea prestatu dugu, zeina 23:00tan abiatuko den portutik. Inoizko konpartsarik jendetsuena izango da, adin ezberdinetako herritarrak ikusiko ditugu dantzan, eta beraz, giro aparta espero da Salbatore egunerako Getarian.

Konpartsa egunean zehar, 80ko hamarkadako arropak jantzi eta kolore zein musika eztandarekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik asko parte hartzaile eta laguntzaile guztioi.

Ikuskizuna hastera doa, GOZATU!

GETARIAKO KONPARTSA BATZORDEA