GETARIA EREMU GORRIAN SARTU DA

Ast, 19/04/2021 - 13:48

Haritz Alberdi alkateak jakitera eman du, gaurko egunez, 2021eko apirilaren 19an Getariako udalerria eremu gorrian sartu berri dela. 

Kontuan izanda  Lehendakariaren 16/2021 Dekretua, aurreikusten diren neurrien aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrendan Getariako Udalerria eremu gorrian sartu da. Izan ere, Getariak Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako parametro espezifiko baliokideen mugak gainditu ditu eta beraz, GUNE GORRIAN kokatu gara.

Ondorioz, bihartik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden neurri nagusiei zera gehitzen zaizkie:

 MUGIKORTASUNA: Udalerriaren itxiera perimetrala.

 OSTALARITZA: Barruko ordutegia 06:30etik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era soilik.

 KIROL INSTALAZIOAK: Aldagelak itxita.

 KIROLA EGITEA: Barruan gehienez 4 pertsonako taldeetan egin beharko da kirola.