EZKURRA BASOTIK-AHORA EKIMENA SAN PRUDENTZIO AUZOAN.

Ast, 03/12/2018 - 13:34
Fecha: 
Larunbata, 8 Abendua, 2018 - 10:00

San Prudentzioko Lagunak ekitaldi berezia antolatu du datorren larunbaterako. Ezkurra Basotik-Ahora lelopean, goiz osoko programa borobilaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Goiabe eta Basaberen lankidetzarekin antolatu dute urte amaierako ekimena.

Hitzordua goizeko 10etan izango da, auzoko plazan. Hemendik abiatuta, Dojumaso basotik ibilaldia egingo da Cesar Lema adituaren gidaritzapean. Ibilbidean zehar, ezkur, landare etabarren berri emango digu.
Geldialdi berezia egingo da Basaren, landare eta kosmetikoen inguruko azalpenak jasotzeko. Bertan, basalandareen balioa zein den ikusi, ikasi eta inguruan dugun altxor honen balioaz jabetzeko aukera izango dugu.
12ak aldera, behin ibilbidea amaituta, auzoko ermitan, Cesar Lemak bere liburuaren 2. argitalpen berritua aurkeztuko du: Manual de Cocina Bellotera para la era Postpetrolera.
Behin aurkezpena amaituta, usadioari jarraituz, Xaixia edo mokadutxoa izango da. Bertaratzen direnek, ezkurrarekin egindako ogia, kafea, danboliñan erretarako gaztainak… daztatzeko aukera izango dute. Goiabe sukaldeko laguntza ere jasoko dute mokadutxoa antolatzeko orduan.
Goizean zehar, erdiaroko musika ere izango da Anarkronikus-en eskutik.
Osagai hauekin guztiekin, programa borobil borobila antolatu dute auzo elkarteak.