EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

Ast, 24/06/2019 - 11:01

2018-2019 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek diru-laguntzak eska ditzakete.
Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 15a baino lehen:
- NANaren kopia bat.
- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
- Matrikularen ordainagiria.
- Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.