BIGA proiektuko CDa eta DVDa salgai daude Turismo bulegoan eta Udal Liburutegian, 10 euroan

Ost, 21/12/2018 - 21:09

Biga diskaren aurkezpen bideoa: https://youtu.be/_9MAoX5ncxI

Getariako Udalak bultzatu du BIGA proiektua, Orio, Pasaia eta Hondarribiko udalekin batera. Gipuzkoako kostaldeko itsas kantak biltzea izan da proiektuaren helburua eta, ondoren, kanta horiek herrietako abesbatzek kantatu eta grabatzea.

2017an abiatu zen egitasmoa eta aurtengo irailaren bukaeran egin ziren grabazioak herrietan.

Axular Arizmendi mutrikuarrak koordinatu ditu lanak eta Mutrikun daukan AME estudioan editatu ditu bai grabazioak eta bai bideo-erreportajea.

Guztira 12 kanta biltzen ditu CDak, herri bakoitzeko hiru.

Getariako kantak grabatzen Salbatore Deuna Abesbatza, J.S. Elkano musika-eskolako Elkano Abesbatza eta haurrak ibili dira.

CDarekin batera DVD bat ere grabatu da, kostaldeko kantu-ondarearei buruzko erreportaje bat jasotzen duena.

Turismo bulegoan eta Udal Liburutegian salgai.

CDa eta DVDa 10 euroan daude salgai Turismo bulegoan eta Udal Liburutegian, eta opari egokia izan daiteke egun hauetarako.

http://www.artzape.eus/2018/12/21/bihartik-aurrera-salgai-egongo-da-biga...