Bertako merkatariak, ekoizleak, ostalariak eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituzten profesionalen sektoreak suspertzeko kanpaina abiatu du Getariako Udala( k) inicia una campaña para la promoción de los sectores locales de comercio, hostelería...

Lar, 09/05/2020 - 11:21

(EUSKERA)

Bertako merkatariak, ekoizleak, ostalariak eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituzten profesionalen sektoreak suspertzeko kanpaina abiatu du Getariako Udalak

 

  • Heldu estatxa! Getariarron txanda!” lelopean Getarian kontsumitzera bultzatzea da helburua
  • Kanpainaren bitartez tokikoak eskaintzen duen balioa erantsia eta garrantziaz ohartarazi nahi da

 

“Heldu estatxa! Getariarron txanda!” lelopean, bertako merkatariak, ekoizleak, ostalariak eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituzten profesionalen sektoreak sustatzeko kanpaina abiatu du Getariako Udalak. Nortasuna eta elkarlana ardatz.

 

“Arrauna talde lanaren adibide garbia da, gurea den zerbait. Zentzu horretan, itxialdiaren ondorengo itzulera honetan, estropada berri bat hasiko da Getariako kaleetan. Estropada hasieran ontziak norabide egokian bideratzeko patroiek estatxa heltzen dute. Momentu honetan, getariarrok ere estatxa heldu dugu. Gure txanda heldu da. Herri bezala jokatzeko. Trainerua bideratu eta elkarlanean arraun egiteko. Norabide berean. Urrutira iristeko taldean jokatzea beharrezkoa izango baita”, azaldu du Haritz Alberdi Getariako alkateak. 

 

Herri-bizitzaren eragile dira. Hurbilekoak eta bereziak. Herritarren topagune. Ezagutza, gertutasuna eta kalitatea bermatzen dute eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuetan. “Beren produktuak, zerbitzuak eta bezeroak hurbiletik ezagutzen dituzte. Adituak dira beren alorrean. Tokiko kalitatezko produktuak eskaintzen dituzte. Erosketa esperientzia bikaina izatea bermatzen dute. Produktu eta zerbitzuen atzean pertsonak daude. Herritarrak. Ezagutzen gaituzte. Ezagutzen ditugu. Gure laguntza behar dute. Beren laguntza behar dugu”, nabarmendu du Alberdik.

 

Paladaz palada

“Heldu estatxa! Getariarron txanda!” estropadari gaur eman dio hasiera Getariako Udalak.   Datozen egun eta asteetan, paladaz palada, ekintza ezberdinak jarriko ditu abian: ikus-entzunezkoak, banderolak, horma irudi mosaiko erraldoia eta poltsa berrerabilgarriak.

 

“Ikus-entzunezko ezberdinak ekoizten ari gara. Alde batetik, herritarrei bideratutako bideoak. Bestetik, bisitariei begira herriko kultura, gastronomia, ostalaritza, merkataritza edota natura bistaratzen dituzten bideoak zabalduko ditugu. Horiez gain, banderolak jarriko dira herriko kaleko faroletan: tokiko merkatari, ostalari, ekoizle eta zerbitzu espefizikoak eskaintzen dituzten profesionalak bistaratzeko. Aldi berean, kultur etxeko horman mosaiko erraldoi bat osatuko da herriko sektore ezberdinetako profesionalekin. Azkenik, poltsa berrerabilgarriak banatuko dira kanpainako irudiarekin, berrerabilpena sustatu eta plastikoa gutxitzeko. Hilabetero, gainera, Artzape aldizkariarekin elkarlanean, sektore ezberdinetako profesionalei elkarrizketak egingo zaizkie”, gehitu du. Kanpaina, hortaz, urte guztian zehar luzatuko da.

 

Horrez gain, Getariako Udalak gogorarazi nahi du, Babexa Merkatarien eta Getabat Ostalari elkarteekin elkarlanean, protokoloa jarri duela abian herritarren segurtasuna bermatzeko.

 

 

(CASTELLANO)

El Ayuntamiento de Getaria inicia una campaña para la promoción de los sectores locales de comercio, hostelería, productores y profesionales que ofrecen servicios específicos

 

  • Bajo el lema “Heldu estatxa! Getariarron txanda!” el objetivo es impulsar a la ciudadanía a consumir en Getaria
  • La campaña pretende poner en valor y concienciar de las ventajas que ofrece lo local

 

El Ayuntamiento de Getaria inicia una campaña para la promoción de los sectores locales de comercio, hostelería, productores y profesionales que ofrecen servicios específicos. Bajo el lema “Heldu estatxa! Getariarron txanda!” la campaña pretende poner en valor y concienciar de las ventajas que ofrece lo local. Trabajo en equipo e identidad local.

 

“El remo es un gran ejemplo de trabajo en equipo; un deporte nuestro, local. En esta nueva vuelta progresiva, después del confinamiento, comenzará una nueva regata en las calles de Getaria. Para dar comienzo a las regatas los/as patrones/as de cada embarcación agarran la estacha para dirigir por el camino adecuado a sus tripulaciones. En este preciso momento, los/as getariarras tenemos en nuestras manos esa estacha. Es nuestro turno. Para actuar como pueblo. Dirigir por el camino adecuado nuestra embarcación y remar en equipo. En una misma dirección. Porque, para llegar lejos será necesario actuar en equipo”, ha explicado el alcalde de Getaria Haritz Alberdi. 

 

Son el motor de la vida del pueblo. Cercanos y especiales. Punto de encuentro para la ciudadanía. Los productos y servicios que ofrecen garantizan que sean de calidad gracias a su conocimiento y proximidad. “Conocen de cerca los productos, servicios y sus clientes. Son expertos en su materia. Ofrecen productos de calidad. Locales. Garantizan que la experiencia de compra sea excepcional. Detrás de cada producto y servicios tenemos a personas. Getariarras. Nos conocen. Les conocemos. Necesitan nuestra ayuda. Los necesitamos”, ha destacado Alberdi.

 

Palada tras palada

El ayuntamiento de Getaria ha dado hoy el pistoletazo de salida a la regata “Heldu estatxa! Getariarron txanda!”. Los próximos días y semanas, palada tras palada, se llevarán a cabo diferentes acciones: píldoras audiovisuales, banderolas, mosaico gigante y bolsas reutilizables.

 

“Estamos produciendo diferentes audiovisuales. Por una parte, vídeos dirigidos a la ciudadanía. Por otra parte, difundiremos vídeos para los/as visitantes potenciales que tendrán como eje poner en valor la cultura, gastronomía, hostelería, comercio local y naturaleza.  Además, colocaremos banderolas en las farolas del pueblo, con el objetivo de dar visibilidad a los/as comerciantes, hosteleros/as, productores/as y profesionales que ofrecen servicios específicos. Asimismo, colocaremos un mosaico gigante conformado por profesionales de diferentes sectores que tenemos en el pueblo. Por último, repartiremos bolsas reutilizables con la imagen general de la campaña con la intención de reducir el uso del plástico. Todos los meses, también, en colaboración con la revista Artzape, se realizarán entrevistas a profesionales de diferentes sectores que podemos encontrar en Getaria”, ha añadido. La campaña, por tanto, se alargará durante los próximos meses.

 

Asimismo, el Ayuntamiento de Getaria, en colaboración con las asociaciones de comerciantes Babexa y hostelería Getabat, ha puesto en marcha un protocolo para garantizar la seguridad de los/as getariarras.