Asisko Urmenetaren AZTIHITZA IKUSKIZUNA, San Prudentzio auzoko ermitan.

Ost, 28/11/2019 - 10:14
Fecha: 
Igandea, 1 Abendua, 2019 - 12:30

"AztiHitza". Agosti Xahori buruzko ikuskizuna.
Marrazkia eta solasa: Asisko Urmeneta
Irakurketa dramatizatuak: Antxo, Axeri eta Oiharnart
Zuberoako kantu eta musika: Ihitz Iriart

12:30etan, San Prudentzio auzoko ermitan. Getaria.
Ondoren, Xeixia.

Antolatzailea: SPL San Prudentzioko Lagunak
____________________________________________________________________________________________________________________________________

Xahok 1835ean egindako ibilbidea du ardatz Asiskoren AztiHitza eleberri grafikoak, eta berau oinarri hartuta, AztiHitza ikuskizuna prestatu dute, hainbat artistaren laguntzaz. Solasaldi marraztua eskainiko du Asiskok, antzerkia Antxok, Axerik eta Oihanartek, eta kantaldia Ihitz Iriartek.
San Prudentzioko hitzorduan AztiHitza liburua ezagutzeko eta eskuratzeko aukera izanen da.

*** Xaho, heroi nazionala

“Euskal Herriko heroi nazionala” dugu Agosti Xaho, Asiskok ETBko Ahoz Aho saioan adierazi bezala. Haren figura aldarrikatu eta haren proposamen eta gogoetak gogora ekarri ditu marrazkilariak eleberri grafiko honen bidez. Errealitatetik oso hurbil dagoen fikzio batetik abiatu da egilea istorioari hasiera emateko: “Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… Nor zen Xaho delako hura?”.

Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko, izan ere, oraintsu arte euskaratu gabe zegoen Xahoren Bidaia Nafarroara Euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkitu, eta bidaia hura berreginen dute Atharratzeko gazteek, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian… Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.

Iazko azaroan aurkeztu zuen Asiskok bere AztiHitza liburua eta Durangoko Azokan ere aurkeztu eta arrakasta handiz saldu zen. Erroa argitaletxea, Prefosta elkartea, Gure Berriak webgunea eta Herrima elkartea bildu dituen mugaz gaindiko ekimena dugu liburua.