APARKALELU SISTEMA GETARIAN - APARCAMIENTO GETARIA, VERANO DEL 2020

Lar, 06/06/2020 - 11:41

[EUS]2020 UDA – APARKALEKUAK GETARIAN Ekainaren 15etik irailaren 13ra Aurtengo udan, herriko zenbait gunetako aparkalekuak egoiliarrentzat gordeko dira. Guztira, 180 aparkaleku gordeko dira, eta horiek eremu desberdinetan banatuta egongo dira: Sahatsaga Goiko aparkalekua, Herrerieta kaleko Krixketaneko pasabide guztia, Balentziaga kalea eta Potzuaga kalea. Nolanahi ere, herritarrek gainontzeko eremuetan ere aparkatu ahal izango dute. Neurria ekainean zehar jarriko da martxan, beharrezko seinaleak ipini eta moldaketak egin ondoren, eta irailaren erdira arte egongo da indarrean. Hain zuzen ere, udaltzainak arduratuko dira neurria kudeatzeaz. Moilako aparkalekuari dagokionez, urtero bezala 11 langile kontratatu dira portuko aparkalekua kudeatzeko; horrez gain,  Kirol Portuaren aurreko zabalgunean aparkatzean, bisitariek 4 orduko muga izango dute aurrerantzean; herritarrek, aldiz, ez dute ordu-mugarik izango. Bestalde, Artzapeko aldaparen amaieran dagoen lurpeko hondakin-gunea kendu egingo da, eta espazio hori zamalanetarako erabili ahal izango da. [CAS]Verano 2020 - Aparcamientos en Getaria Del 15 de junio al 13 de septiembre Este verano, los aparcamientos de algunas zonas del municipio se reservarán a los residentes. En total, se reservarán 180 plazas de aparcamiento distribuidas en diferentes zonas: aparcamiento Alto Sahatsaga, todo el paso de Krixketa en la calle Herrerieta, calle Balentziaga y calle Potzuaga. En cualquier caso, los ciudadanos también podrán estacionar en el resto de zonas. La medida se pondrá en marcha a lo largo del mes de junio, una vez instalada la señalización y ejecutadas las adaptaciones necesarias, y estará en vigor hasta mediados de septiembre. La Policía Municipal será la encargada de gestionar la medida. En cuanto al aparcamiento de muelle, como todos los años se ha contratado a 11 trabajadores y trabajadoras  para la gestión del aparcamiento portuario, y en el caso de estacionamiento en la explanada frente al Puerto Deportivo, los visitantes tendrán un límite de 4 horas, mientras que los ciudadanos no tendrán límite horario. Por otro lado, se eliminará la zona de residuos subterráneos situada al final de la cuesta de Artzape, y este espacio podrá ser destinado a carga y descarga.