ANTZERKIA: "ZOAZ PAKE SANTUAN" ikuskizuna, eskolako aretoan.

Ast, 04/12/2018 - 09:30
Fecha: 
Igandea, 16 Abendua, 2018 - 19:00

Eguna: abenduak 16
Ordua: 19:00
Lekua: Eskolako areto nagusian.
Aktoreak: Ane Gabarain / Mikel Laskurain.
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Sarrera: 5 euro (salgai Informazio bulegoan abenduaren 3etik aurrera).
Antolatzailea: Getariako udala - euskara saila.
_________________________________________________________________________________________________

Emmanuel Robert-Espalieu egilearen lana taularatuko dute, 19:00etan, Eskolako areto nagusian, Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek, Begoña Bilbao zuzendariaren gidaritzapean.

Txalo Produkzioak antzerki konpainiaren "Zoaz pake santuan" lanean, bikote batek daraman bizimodu aspergarria antzeztuko da. Hori amaitzeko, andreak gizona pozoitzea erabaki du, eta, ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio gizonari. Hala, aurreikusita duen plana hankaz gora jarriko zaio barrez lehertzeko moduko komedia horretan. Egundoko ustekabez hornituta dago bikote barregarri horien antzezlana, eta, akats, ahulezia eta baldartasun ugari dituzten arren, aldi berean, dibertigarri eta maitagarri ageriko dira.

Euskarazko lan horretarako sarrerak bost eurotan erosi daitezke aldez aurretik Turismo bulegoan, eta, aretoa ez bada betetzen, leihatilan, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
__________________________________________________________________________________________________

Departamento: