Amets Arzallusekin MIÑAN liburuari buruzko solasaldia ONLINE, Elan-Euskadi eta Katukale Irakurle Taldearen artean antolatuta.

Ast, 02/06/2020 - 14:26

Getariako ELAN Euskadi GKEaren eta Katukale irakurle-taldearen artean online solasaldia antolatu dute ekainaren 3rako, asteazkenerako.

Datorren ekainaren 3an, arratsaldeko 18:30ean Ibrahima Balderen eta Amets Arzallus Antiaren Miñan eleberria izango da mintzagai Amets Arzallusekin, bi egileetako bat. Solasaldia entzun eta parte hartu nahi izanez gero nahikoa izango da esandako egun eta orduan lotura honetan klik egitea: https://meet.jit.si/MI%C3%91AN

Saioa Uxue Alberdi idazleak dinamizatuko du.

Zabalik daude ate eta leihoak.

 

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Hala irakur dezakegu kontrazalean:

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

Material osagarria segidan:

-Ahoz aho telebista saioko elkarrizketa.
-Amets Arzallusi elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean saioan.
-Amets Arzallusi elkarrizketa idatzia.
-Kritikak