ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ast, 26/11/2019 - 13:07

ABENDUAK 3, asteartea “EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA”

---> Iturzaeta Herri Eskolak “Euskararen Eguna” ospatuko du:
15:15ean, ikasleak plazara jeitsiko dira txistulariekin.
15:30ean, ekitaldiaren hasiera.
15:40ean, abestiak eta dantza.
Ondoren, muxikuak, fandango/arin-arin …
*** Eguraldi txarra egiten badu, eskolan bertan egingo dute.

---> 17:00etan, Irrien Lagunen eskutik, IRRIAK PLAZAN ikuskizuna izango da plazan, haurrei eta beraien familiei zuzenduta.
*** Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena. Zer aurkituko ote dute TIRITATXOk eta MARTINBERTSOk zuen herriko plazan?.

---> EUSKARA MUNDUBIRAN HITZALDI-ZIKLOA.
1. HITZALDIA: “KANADARA JOATEKO EUSKARAZ JAKIN BEHAR DA”.
19:00etan, Iturzaeta aretoan.
Hizlaria: Miren Egaña. Hizkuntzalaria eta Aranzadiko zientzia elkartearen kidea.
Aurkezlea: Martxelo Otamendi.
Antolatzaileak: Elkano Fundazioa eta Getariako Udala.