Berriak

HAURREK ETXETIK KANPO JOAN-ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO BALDINTZAK - CONDICIONES PARA QUE LOS NIÑOS Y NIÑAS PUEDAN DESPLAZARSE FUERA DE SU DOMICILIO DURANTE EL ESTADO DE ALARMA

(EUSK) 6 aste daramatzagu konfinamendu egoeran eta modu berezian hainbat giza-taldetan bereziki eragiten ari da, besteak beste gure etxeetako txikienetan. Argitaratu berri den aginduak alarma-egoera indarrean dagoen bitartean haurrek etxetik kanpo joan-etorriak egin ahal izateko baldintzak zehazten ditu eta udalak horien berri eman nahi du.

ABERRI EGUNA 2020 - GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Aberri Egunerako adierazpen instituzional bat onartu du udalak, elkarlanerako dei eginez.

Getariako EH Bildu eta EAJ taldeek adostu dute dokumentua. Herritarrei deia egiten zaie, igandean, etxeetako balkoi eta leihoetan ikurrina zintzilikatzera eta Covid-19agatik hildakoak oroitu eta senitartekoei doluminak helarazteko, 12:30ean egingo den minutuko isil unean parte-hartzera.

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ!

NOLA EGIN DEZAKET?

1) AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMEN BIDEZ EGITEN BADUT...
Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

19. GETARIAKO LITERATURA LEHIAKETAKO SARITUAK

Getariako 19. Literatur Lehiaketara aurkeztutako idazlanak baloratzeko eta erabakia hartzeko, epaimahaia 2020ko apirilaren 3an bildu da, bideokonferentziaz antolatutako bileran.

Honako hauek osatu dute epaimahaia:
Ane Zubia: Iturzaeta Herri Eskolako Ikasketa burua.
Iure Eizagirre: Artzape Euskara Elkartearen ordezkari gisa.
Itziar Larrañaga: Getariako udaleko kultura eta euskara batzordeburua.
Erun Ortiz: Getariako Udaleko kultur teknikaria, idazkari gisa.

Guztira: Olerki / Bertsoa 3 Ipuinak 81

Argitu zure zalantzak KZgunearekin

KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Coronavirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.