Berriak

'GETARIA 1936-1945'. OMENALDIA ETA LIBURUAREN AURKEZPENA.

“Getaria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoa” deitu zaion ikerketa lanaren emaitza aurkeztuko da apirilaren 10an.

Ikerketaren ondorioz hildako hainbat herritar berri identifikatu direnez lehendabizi, goizeko 11:00etan, hilerrian dagoen oroitarriko plaka eguneratu eta aurkeztuko da. Bertan omenalditxo txiki bat egingo zaie “Francoren altxamendu faxistaren aurka eta ondorioz hildakoei”.

Segidan, Katrapunan 12:00etan, ekitaldi baten bitartez liburuak aurkeztuko dira.

APARKALEKUEN UDAL ORDENANTZA (behin behinekoa)

2021eko Martxoaren 30ean ospatu zen Osoko Bilkuran onartu zen, ahobatezeta behin behinekoz, Getariako Udalaren Aparkaleku Ordenantza berria. Kaleetatik ibilgailuak eta oinezkoak seguru ibil daitezen bermatzeko asmoz egin da, baita bizilagunei modu ordenatuan eta baketsuan hiriko saltokietara, etxebizitzetara, kultura eta hezkuntza zentroetara, erakunde publikoetara eta monumentu guneetara iristeko aukera emateko ere.  Era horretan, gunean hiri kalitate handiagoa lortuko baita. 

 

Alegazioak egiteko epea irekiko da eta horren ostean publikatuko da behin betikoa. 

 

GETARIAKO UDALTZAIN ZERBITZURAKO AGENTEEN LAN POLTSA

 

Getariako Udalak, udaltzain zerbitzuko agenteen lan poltsa eratu du, aurrerantzean izango diren beharrei erantzun asmoz.

Izen ematea: 2021eko martxoaren 30etik apirilaren 13ra bitartean, udal bulegoan edo telematikoki egin ahalko da.

 

 

 

TURISMO BULEGORAKO LAN POLTSA

 

Getariako Udalak aurrerantzean egon daitezkeen behar berriei erantzuteko asmoz, Turismo Bulegorako harreragile eta bisita gidatuak egiteko langileen lan poltsa bat eratu du.

Izen ematea: 2021eko martxoaren 31etik 14era, udal bulegoan edo telematikoki izena eman ahalko da.

 

 

MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. UDAL ADIERAZPENA

Udal honek, bere eskumenen esparruaren barruan, honako konpromisoak hartzen ditu:  

  • Getarian I.go Berdintasun plana diseinatzea eta epe ertain baterako plangintza definitzea. Horretarako, datuak aztertu eta  udaleko eta herriko eragileen partaidetza bultzatuz, genero berdintasunaren diagnostikoa 2021ean egitea.

GETARIAKO 20. LITERATURA LEHIAKETA

Dagoeneko martxan da getariarrei zuzendutako 20. LITERATURA LEHIAKETA.

Modalitateak eta mailak:

Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.

a.- LHko 3. mailako haurrak

b.- LHko 4. mailako haurrak

c.- LHko 5. mailako haurrak

d.- LHko 6. mailako haurrak

e.- 12-14 urte arteko gaztetxoak

f.- 14-16 urte arteko gazteak

g.- 16 urtetik aurrerakoak

Idazlanak, martxoaren 29a bitartean aurkeztu ahal izango dira udaletxean edo liburutegian. 

Getariako Portuko Antolamenduko Plan Berezia aztertuta, Getariako Udalak 13 alegazio eta ekarpen aurkeztu ditu.

2020ko abenduaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak Getariako Portuko Plan Berezia aurkeztu eta Hasierako Onespen faseari hasiera eman zion.

Getariako Udalak, hausnarketa egin ondoren, 13 alegazio egin dizkio planari.

Ondoren, otsailaren 18an, Udala Informatzen saio telematiko bidez, herritarrei aurkeztu zizkien alegazioak.

DOMUMENATZIOA

Getariako Portuko Plan Berezia (Jaurlaritza)