Berriak

INAUTERIAK

INAUTERI-FESTA - EGITARAUA

MARTXOAK 2, larunbata

10:30etik aurrera: ERAKUSLEIHO ONENAK AUKERATUKO DIRA; horretarako, epaimahaiak banan-banan ikusiko ditu apainduta dauden erakusleihoak.
Sari-banaketa arratsaldeko mozorroen desfilearen ondoren izango da.

12:00etan: MOZORRO-POTEO ALAIA, “SUGARRI” txarangarekin.

18. GETARIAKO LITERATURA LEHIAKETA

Dagoeneko martxan da getariarrei zuzendutako 2019ko Literatura Lehiaketa.
Idazlanak, martxoaren 29a bitartean aurkeztu ahal izango dira udaletxean edo liburutegian.
*** Ikusi oinarriak

KURSAALERA JOATEKO AUTOBUS ZERBITZUA DOAN: Martxoak 7, 20:00etan, Gustav Mahler Jungendorchester + Orfeon Donostiarra, Kursaal Eszenan.

Martxoaren 1a arte erreserbatu daiteke AUTOBUSA DOAN GETARIATIK (sarrerak norberak erosita, autobusaren erreserba derrigorrezkoa, martxoak 1 arte 943140957 info@getariaturismo.eus). Autobusa kontzertuaren egunean 18:50 autobus geltokian.
___________________________________________________________________________________

Martxoak 7 osteguna (Kursaal Auditoria, 20:00) - Gustav Mahleer Jugendorchester & Donostiako Orfeoia

BALENTZIAGA KALEKO GARAJEEN SALMENTA

Balentziaga kaleko lurrazpiko parkinean 16 garaje plaza salmentan jarriko dira.
Behin oinarriak onartuta, interesa izan dezaketen guztiek Udalean egin dezakete eskaera.
Eskaera egiteko epea otsailaren 11etik martxoaren 1era izango da.
Atxikitutako dokumentuetan garajeen salmentarako oinarriak eta prezioa zehazten dira.

FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIA

Udalak ondoren zehazten diren hobariak emango ditu:
Getariako Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu ditu, hiri-lurreko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak. Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal bulegoetan.
Familia ugariaren izaera kreditatuta daukatenek, izaera hiri-lur BATENTZAKO eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 euro arteko balioa arte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
• Familia ugariaren ohiko etxebizitza izan behar du eta bertan erroldatuta egon behar dute.