Udal Zerbitzu Telematikoak

Klikatu hemen Mungex-en bitartez telematikoki espedientea nola tramitatu ikusteko

Espediente zerbitzuetara sarrera. Espedienteen tramitazio on-line bitartez bai tramitazio eskaerak edo norberaren espedientea kontsultatzeko aukera ematen du (adibidez: lan txikietarako baimenak, jarduera baimenak...)
Aukeratu xaguarekin ondorengoa espediente zerbitzuetara sartzeko: SARTU

Udal Erroldarako zerbitzuen bidez honakoa egin dezakezu:

Zure erroldako datuak kontsultatu edozein momentutan.
Zurekin batera bizi direnen datuak ere bai.
Erroldan izan dituzun mugimendu guztiak ikusi (egitasmoan parte hartzen duten edozein herritan dituzun mugimenduak barne).
Erroldatze ziurtagiria eskatu. Zerbitzuak PDF formatuan emango dizu, eta udalaren sinadura digitala erantsia duenez, legezko balio osoa du.

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Udal Errolda zerbitzuetara sartzeko: SARTU

Tasas/Zergak zerbitzuen bidez honakoa egin dezakezu:

Zure izenean eta indarrean dauden tasa eta zergen kontsulta (ibilgailuak, ondasun higiezinen gaineko zerga, urak, zaborrak eta estolderia, etab.).

Aurreko tasa eta zergen kontsulta.

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Tasak/Zergak zerbitzuetara sartzeko: SARTU

Ordainagiri-en bitartez honakoa egin dezakezu:

Tasa eta zergei dagozkien eta zure izenean dauden ordainagiri guztien kontsulta. Hasieran azalduko dira ordaindu gabeak, helbideratuak egon arren (kobrantza borondatezko epearen amaieran egiten da).
Ordainduta dauden aurreko ordainagirien kontsulta.
Halaber, ordaindu gabe dituzun ordainagiriak. Horien ordainketa egiteko prozedura has dezakezu hemen (prozedura hau sistema seguru baten bidez egiten da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-atebidea erabiliz).

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Ordainagiri zerbitzuetara sartzeko: SARTU

Isunetara zerbitzuak honakoa eskaintzen dizu:

Zure izenean dauden trafiko isunen kontsulta.

Ordainagiriekin bezala, aurreko isunen kontsulta.
Eta azkenik, ordainagiriekin bezala, ordainketa prozedura hasi.
Aukeratu xaguarekin ondorengoa Isunak zerbitzuetara sartzeko: SARTU