LAN ESKAITZA. MUSIKA ESKOLARAKO ADMINISTRARI BATEN KONTRATAZIOA

Ast, 09/08/2017 - 13:23

MUSIKA ESKOLARAKO ADMINISTRARI BATEN KONTRATAZIOA

Getariako J.S. Elkano Musika Eskolak administrari lanak burutzeko pertsona bat kontratatu nahi du.
Kontrataziorako baldintzak hauek izango dira:
· Administrari arloko Goi mailako zikloaren titulazioa edo antzerakoa.
· Euskara ezagutza – Ega edo 3. hizkuntza eskakizuna
· Ofimatikaren ezagutza
Lanpostua:
· Administraria
· Astean 5/6 orduko lanaldia, 2 egunetan 2,5 orduko saioetan
· Lanaldia arratsaldez izango da.
Zereginak:
· Musika eskolako arreta (telefonoz eta bertaratutakoentzat)
· Musika eskolako administrazio eta kontuak eraman.
· Ikasturterako ikasleen altak eta bajak kudeatu.
· Diru-laguntzen kudeaketa, etab.

Interesatuek izena eman Getariako Udaleko bulegoetan, abuztuak 25 baino lehen, 9etatik 13:00etara.

Dokumentazioa:
· N.A.N
· Curriculuma
· Titulazioaren kopia
· Bestelako akreditazioak

Getariako Udala