Gure kostaldea zeharkatuko duen EUSKAL KOSTA KROSA deituriko ERDI MARATOIAREN LEHEN EDIZIOA, IRAILAREN 30ean OSPATUKO DA.

Ost, 28/09/2017 - 11:34

INDARREZ DATOR EUSKAL KOSTA KROSEKO LEHEN EDIZIOA
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1505400322263-euskal-kosta-krosaren-ir...

Ibilbidearen nondik-norakoak:
21.097km-ko erdi maratoi
21,097 kilometroko distantzia izango du eta, lehen edizio honetan, zumaian hasi eta amaituko da, Getaria eta Zarauztik pasa ondoren.
Proba mankomunatua izanda, datozen urteetan irteera eta helmuga beste herri batean izango du, horrela 2018an Zarautzen hasi eta amaituko da eta 2019an Getarian izango du irteera eta helmuga.
Urola Kosta bailaran (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) itsaso eta lurra mugatzen duten lerro bitxiek forma aldapatsuak sortzen dituzte itsaslabarretan, lasaiak hondartza zabaletan eta garaiak naturaz estalitako mendietan. Orografia berezia, aukera paregabea eskainiko dizuna itsasoaren eta lehorraren artean kokatutako eremu honi loturiko paisaiaz korrika gozatzeko.
Lasterketa honek aukera ezin hobea eskaintzen dizu kirola egiteaz aparte, bailara paregabeaz gozatzeko, familia eta lagunekin. Lasterketan parte hartzeaz gain, gure herrietan gozatu ezazu: natura, ondarea, kirola, museoak, itsasoa, Santiago Bidea… eta aprobetxatu Kosta Gastronomika esperientziak ezagutzeko eta eskualdean ekoiztutako produktuak dastatzeko.
Gonbidapena egina dago. Zatoz gure bailararen pasaiaz gozatuz lasterketa honen ibilbideak ezkutatzen dituen sekretuak aurkitzera.
www.basquedestination.com

IBILBIDEA.
10km denbora muga: 1h10’
20,097km denbora muga: 2h30’

HORNIDURA GUNEAK.
Lau gune egongo dira proban zehar:
Edatekoak: Getaria (5km), Zarautz (km10) y Getaria (15km).
Edatekoak eta jatekoak: Zumaiako helmuga (21,097 km)
Kalkuluen arabera korrikalari bakoitzak 3 litro edari izango ditu.

SARIAK:
Gizonezko eta emakumezkoak maila nagusian.
Txapela + 1.000€ + Trofeoa.
600€ + Trofeoa.
200€ + Trofeoa.
100€ + Trofeoa.
75€ + Trofeoa.
50€ + Trofeoa.
Azpi kategoriak:
Gazteak (16-19urte): lehenengo hiru sailkatuak.
Beteranoak (+40urte): lehenengo hiru sailkatuak.
Bailara:
Nagusi maila: lehenengo hiru sailkatuak.
Gazteak (16-19urte): lehenengo hiru sailkatuak.
Beteranoak (+40urte): lehenengo hiru sailkatuak.
Bailarako herriak:
Bailarako herri bakoitzeko lehenengo gizonezko eta emakumezkoak (Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio y Aia).

www.kirolprobak.com

Departamento: