Global Training 2017 programa --- Ordaindutako 60 beka atzerrian lanbide-praktikak egiteko.

Ast, 20/06/2017 - 13:03

Zer da “Global Training” nazioartekotzeko beken programa?

Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Izen-ematea: 2017ko ekainaren 14an hasiko da eta uztailaren 14an amaituko da (eguerdiko 12:00etan).

Ikusinformazioawebgunehonetan: http://www.becasglobaltraining.eus/

Argibideak:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako Zerbitzuak
Aintzane Ruesgas, enpresa@urolakosta.eus
Tel. 943890808