Berriak

IMSERSOKO OPORRAK 2017 - 2018

2017 - 2018 Imsersoko oporraldietan lehen aldiz izena emateko epea ireki da. Maiatzaren 9tik ekainaren 7arte izena eman daiteke.
Egon daitezkeen hutsuneak betetzeko 2018ko otsailaren 26 arte eman ahal izango da.
Izena emateko: www.imserso.es edo udaleko gizarte zerbitzuetan.

EUSKAL JAIA 2017

EUSKAL ASTEA
MAIATZAK 24, asteazkena
21.00etan: 2017 LABUR BIRA. EUSKARAZKO FILM LABURREN EMANALDIA.
Euskarazko zortzi ekoizpen proiektatuko dira.
Lekua: Herri Eskolako Zine aretoa. Sarrera doan.

MAIATZAK 26, ostirala
Herriko frontoian, Gure Txeru Dantza Taldearen EMANALDIA:
19:00etan: HAURREN EMANALDIA.
22:30ean: GAZTE ETA HELDUEN EMANALDIA.

SAN PRUDENTZIO JAIAK 2017

Auzotarrek ilusioz prestatu dituzte aurten ere jaiak eta honenbestez, inguruko guztiei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatzen diete.

KATRAPONAKO KANTINAREN ESLEIPENA

Getariako Udalak Katrapona Plazako kantinaren esleipenerako prozedurari hasiera eman dio.

Proposamenak aurkezteko epea: udaletxeko idazkaritzan 9:00etik 13:00etara. 2017ko Maiatzaren 15a bitartean.

Atxikituriko dokumentoan esleipenerako oinarriak argitaratu dira.
Bertan zehazten dira: esleipenaren prozedura, helburua, iraupena, lizitazio kanona, bermeak eta gainontzeko klausula guztiak.

ANIMATU GETARIAKO III. TRIATLOIAN LAGUNTZERA!!!

GETAITRI TRIATLOI TALDEAREN OHARRA:
Hurbiltzen ari da Getariako triatloiaren eguna, aurten apirilaren 29an ospatuko da. Aurreko urteetan bezala boluntario askoren beharra izango dugu gure kirol proba ahalik eta ondoen irten dadin.
Honako datuak behar ditugu:
- Izena
- Abizenak
- NAN zenbakia
- Telefono zenbakia
- E-maila
- Kamisetaren taila
Eskertuko genuke lehenbailehen bidaltzea zure datuak.
Whatsappa: 607325603 / e-maila: getariakotriatloia@gmail.com

KURSAALERA JOATEKO AUTOBUS ZERBITZUA GETARIATIK

Kursaal Eskura proiektuarekin bat eginez, Kursaal Zentroak berak atontzen duen kultur-programazioa Urola Kostako herritarren eskura jarriko dute Zarautz, Getaria eta Zumaiako Udalek.

Donostiara gerturatzeko lehen aukera, horrela, apirilaren 22an izango da. Egun horretan Tchaikovsky Symphony Orchestrak “Beltxargen aintzira” eskainiko du Kursaal Auditorioan, eta kontzertu hori gozatu nahi izanez gero, pausu hauek jarraitu beharko dira: