Slider

Noticias

OHIKO BATZAR OSOA/(PLENOA). Azaroak 25, 19:00etan.

Aztergai zerrenda:

- Miren Itziar Etxarte zinegotziaren kargu hartzea.
- Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala: “Emakumeenganako indarkereriaren aurkako nazioarteko eguna”.
- Abenduak 20ko hauteskunde orokorretan mahaikideak izan behar direnen zozketa.

ESTE FIN DE SEMANA TAMPOCO HAN DESCANSADO LOS GETARIARRAS

Sailkapenaren zuloan sartu dira apurka-apurka.4 eta 1eko emaitzarekin galdu zuten Vasconiaren aurka larunbateko partidan eta egoerari buelta eman ezinda jarraitzen dute.Ez zioten hasiera txarra eman partidari baina epaileak gaizki interpretaturiko jokaldi bat medio, 2-0eko emaitzarekin jarri ziren etxekoak lehen zatian. Bigarren golean gainera, epaileak atezaina kaleratu zuen eta jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Ketakoak. Hala ere,  ketak  ez zuen etsi eta Aitor Garmendiak distantziak murriztea lortu zuen 2-1ekoa eginez. Ketak gora jo zuen eta Vasconiak ez zuen barkatu aurrean.