Slider

Berriak

HOBETU PREBENTZIOA ZURE ENPRESAN

ESKUALDEKO ENPRESA TXIKIEN LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARLOAN LAGUNTZEKO PROGRAMA.

Jakin badakigu laneko arriskuen prebentzioaren araubidea ezagutu eta betetzea ez dela erraza, bereziki enpresa txikientzat eta langileak dituzten autonomoentzat. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen bideratuko ditu 2017an eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresa txikientzat, besteak beste, “Hobetu prebentzioa zure enpresan” programa: enpresa txikietan laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko programa (2017ko urtarriletik apirilera).